XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gero laiko ta sekular batzuk alako gauzetan aritzen zirala ikusten asi giñanean, apostolutzakeri oyetan ibiltzea esporta bat bezela-edo artzen zutela iruditzen zitzaien batzueri.

Apostolutza benetan artzea elizgizon eta praille ta apaizen egitekoa bakar-bakarrik balitz bezela.

Baña au ere lurrera jausi zaie apaizei.

Apostolutzako eginkizuna kristau izatetik daukagu ez elizgizon izatetik, ez praille izatetik, ez apaiz izatetik.

Apostolutza ez da, beraz, irugarren bizikeraren bereizigarri.

Irugarren bizikerakoak apostolutza-era bat daukate.

Bigarrenekoak bestea eta sekularrak bestea.

Danak alkarren osogarri.

4) Apaiz diozesakoak elizgizon dira: Yaungoikoaren eta Elizaren yardunetarako.

Ba-dirudi ontatik ere zati aundia behera datorkiela, dana osorik behera ez etorriaren.

Elizan, jakiña, geiago edo gutxiago, beti izango da elizgizonen bearra.

Alare ez dago zalantzarik elizgizonak gutxitu egingo dira.

Zenbateraño?.

Ori ez dakit.

Apaizak ugaritu ta elizgizonak urritu egingo diralakoan nago ni.

Len esan dugunez, gure Ama xar dan Eliz laztan onek oñetakoak neurriz aundigi utzi dizkigu gaurko gizonontzat eta moztu egin bear ditugu arin ibilliko bagera.

Zama astunegia daukagu gañean.

Gure zarrak utzi dizkiguten oiturak eta instituzioak funtsik gabeko eraikiketa zaizkigu guri, montaje artificial.

Ba-dakigu gaurko joera zer dan: erakundea kendu (desinstitucionalizar).

Ez-erakundetzeak ez-apaizkeritzea (desclericalizar) dakar berekin.

Eliz-gizonak instituzioko gizonak diranez, dana instituzioeratzeko joera izaten dute, berak ortarako ta ortik bizi bai dira Erakundeak gutxitzean berriz, lan-gairik gabe gelditzen dira.

Orregatik, instituzioak gutxitu ta elizgizonak ere urritu.